Elkarteen Arteko Botxa Txapelketa Txantreara

Guaixe 2018ko urr. 10a, 10:00

Final handian, Txantreako David eta Valenek 15 eta 5 irabazi zieten Irurtzungo Mikeli eta Migeli

Larunbatean Elkarteen Arteko Botxa Txapelketa jokatu zen Irurtzungo Iratxo elkartean. 5 elkarteetako 8 bikote lehiatu ziren guztira: Irurtzun elkarteko Mikel Goldarazena-Mikel Ollo, Txeli Garcia-Tere Yeregi eta Alizia Navarro-Edurne Elustondo; Txantrea elkalrteko David-Valen Herrera eta Rufles-Txus; Amaya klubeko Paco-Cristobal, Berriozar klubeko Angel-Txibo eta Antsoain klubeko Robus-Eneko.

Giro bikaina izan zen jokatutako hasierako partidetan. Horrela, lau talde onenak finaletarako sailkatu ziren. Lehenik eta behin 3. eta 4. postuetako finala jokatu zuten Berriozarko Angelek eta Txibok Irurtzungo Txeliren eta Tereren kontra. Berriozarkoak gailendu ziren, 15 eta 3. Final handian, aldiz, Txantreako David eta Valen Herrera anaiek jokatu zuten Irurtzungo Mikel Goldarazena eta Mikel Olloren kontra. Txantreakoak ibili ziren finago eta 15 eta 5 hartu zituzten menpean irurtzundarrak.Sari banaketarekin despeditu zen botxa jarduna.