Drama, komedia eta musika Irurtzungo Antzerki Zikloan

Guaixe 2018ko urr. 12a, 09:32

Sutottos argentinako konpainiaren 'Inestables' ikuskizunak zabalduko du Irurtzungo Antzerki zikloa. Gaur, 21:00etan, izanen da emanaldia

Iritsi da Irurtzunek antzerkiarekin duen zita. Urtero bezala Antzerki Zikloa antolatu dute urriko ostiraletarako. Hiru antzezlan izanen dira herriko kultur etxean antzerkiaren genero nagusiak landuko dituztenak. Gainera, haietako bat euskaraz izanen da. Argentinatik dator lehenengo ikuskizuna. Gaur, 21:00etan, izanen da lehenengo emanaldia: Sutottos konpainiaren Inestable antzezlana.

Gaizki itxitako atea edo horman hezetasunaren ondorioz sortutako orbanak dira abiapuntua. Edozeir gauzak sortu dezake Leon eta Cesar pertsonaien paranoia. Beldurra oinarri hartzen du Inestable lanak. Beldurra haren aldagai guztietan: paranoiak, fobiak, antsietatea, obsesioak... Antzezlanak gogo-aldarte segida bat da erreala eta irreala zer den planteatzera eramaten duena.

Leon eta Cesar pertsona normalak dira, baina fobia asko dituzte eta ezin dituzte izkutatu. Haiek gaizki pasatzen dute eta, ondorioz, ikus-entzuleak farrez lehertzen dira. Komedia dramatikoa da Sutottos konpainia argentinarrak aurkezten duena. Umorea, clown-a eta xumetasuna dira konpainia honen zigilia.

Ikuskizunak Buenos Airesko Arte Gaztearen Bienalaren Ikuskizun Hoberenaren saria jaso zuen 2017an.

Inestables, Sutottos.
Egileak eta zuzendariak: Andres Caminos y Gadiel Sztryk
Zuzendaritza laguntzaileak: Manuela Bottale y Marianela Faccioli
Eszenografia eta argiztapena: Fernando Dopazo
Jantzitegia: Analia Cristina Morales
Argazkilaritza: Pablo Linietsky
Ekoizpena: Bienal de Arte Joven de Buenos Aires y Sutottos


Antzerki zikloa

Irurtzungo Antzerki Zikloak hurrengo ostiralean izanen du segida, urriaren 19an. Komedia izanen da nagusi: Tdiferencia konpainiaren Salir de cuentas a los cincuenta antzezlanaren emanaldia izanen da. Zikloa urriaren 26an amaituko da Ez dok hiru 'Akustikoa' ikuskizunaren emanaldiarekin. Musira eta antzerkia uztartzen ditu.

Egitaraua
Urriak 12, ostirala
21:00. Inestable. Sutottos konpainia

Urriak 19, ostirala
21:00. Salir de cuentas a los 50. Tdiferencia

Urriak 26, ostirala
21:00. Ez dok hiru 'akustikoa'. Tartean teatroa