Berrerabilpenaren kulturaren plaza

Guaixe 2018ko urr. 13a, 11:57
Jendea bigarren eskuko azokan arropa begiratzen. Argazkia: Itziar Matzain.

Bigarren eskuko produktuak saltzen 10 postu izan ziren igandeko azoka. Hurrengo hitzordua martxoan izanen da.

Horretan bihurtu zen beste behin Irurtzungo Foru plaza igandean. Itxipuru taldeak antolatuta udazkeneko bigarren eskuko azoka egin zen. Lehen taldekideak ziren bigarren eskuko liburu, etxetresna-elektriko, arropa, disko eta bestelakoak plazaratzen zituztenak eta ateratakoa erakunde baten proiektu baten alde bideratzen zutenak.

Baina udako azokan probatu ondoren, udazkeneko azokan ere formatu berriaren alde egin du Itxipuruk. Eta balorazio “ona” egin du, “jendea badoa animatzen”. Izan ere, azokan postua jartzeko aukera edozeini eman diote, “azoka zabaltzeko eta jendeak azoka bere egin”. Hala berrerabilpenaren kulturari bultzada emateko. Igandean 10 postu jarri ziren. Arropa, liburu, artisautza, tea eta opilak eta bestelakoak opatu zituen jendeak. Hala ere, eguraldi hotzak ez zuen jende gehiegi erakarri. Itxipurukoek arropa jarri zuten salgai eta lortutako 68 euroak El Salvador Elkartasuna erakundearen Cinquerako basoa laguntzeko bideratu ziren.