NKJ-en Eskuz Banakako finalak Irurtzunen

Guaixe 2018ko urr. 12a, 07:46

Gaur, ostiralean, 16:00etatik aurrera jokatuko dira, Bi Aizpe pilotalekuan

Nafar Kirol Jolasen (NKJ) Eskuz Banakako finalak asteburu honetan jokatuko dira, Irurtzunen eta Iruñeko San Juan klubaren egoitzan. Ostiralean Irurtzungo Bi Aizpe pilotalekuak lehen mailako finalak hartuko ditu 16:00etatik aurrera, eta larunbatean, 10:00etatik aurrera, 2. eta 3. mailako finalak jokatuko dira San Juanen. Irurtzun klubeko bi pilotari iritsi dira finaletara: lehen mailako kadeteetan Azpirozek (Irurtzun) Iriarte (Larraun) izango du aurkari, eta 1. mailako 22 urtez azpiko finalean aldiz, Olaetxea (Irurtzun) Arribillagaren kontra (Ardoi) ariko da.

NKJ-en Eskuz Banakako finalak
Ostiralean, 16:00etan, Irurtzunen:
1. mailako benjaminak: Laso (Oberena ) / Baleztena (Aurrera)
1. mailako kimuak: Goienetxe (Txaruta ) / Rekalde (Oberena)
1. mailako haurrak: Garaño (Erreka) / Sanchez (Oberena)
1. mailako kadeteak: Azpiroz (Irurtzun) / Iriarte (Larraun)
1. mailako jubenilak: Ariztegi (Txaruta) / Oskoz (Oberena)
1. mailako 22 urtez azpikoak: Olaetxea (Irurtzun) / Arribillaga (Ardoi)

Larunbatean, 10:00etan, San Juanen
3. mailako benjaminak: Zabaleta (Aurrera) / Alkorta (Aurrera)
2. mailako benjaminak: Ugartemendia (Aurrera) / Balda (Larraun)
3. mailako haurrak: Yaniz (S. Fco. Javier) / Gaskue (Ultzama)
2. mailako jubenilak: Irisarri (Lagunak) / Pernaut (PP.S.S.)
2. mailako 22 urtez azpikoak: Torrecillas (Beti Onak) / Ayala (Lagunak)