Irurtzungo Antzerki Zikloa aurrera doa

Guaixe 2018ko urr. 17a, 14:58

Ostiralean, urriaren 19an, izanen da bigarren emanaldia: Salir de cuentas a los cincuenta antzezlana. 21:00etan, kultur etxean

Maite Redin eta Patxi Perez aktoreek guraso izanen diren bikote baten papera eginen dute. 25 urte bete zituztenetik entzun behar izan dute haien amatasunaren eta aitatasunaren inguruko iritziak. Haien erabakia izanen zela pentsatu zuten arte. Gurasoak izatera animatu direnean, iritziek jarraitzen dute. Noizko seme-alabak galderatik, nola ausartzen zara orain galderara pasa dira. Gainera, emakumearen amaren kritikak ere entzun behar dituzte, Mila Espiga aktoreak interpretatzen duena. Ikus-entzuleek bat eginen dute agertokian ikusten duten egoera barregariekin.

Amatasunaren eta aitatasunaren inguruko komedia garratza da Tdiferencia antzerki konpainiak aurkezten duena. Irurtzungo kultur etxean eginen dute emanaldia ostiralean, urriaren 19an, Irurtzungo Antzerki Ziklo profesionalaren barruan.

Salir de cuentas a los cincuenta, Tdiferencia konpainia
Aktoreak: Mila Espiga, Patxi Perez eta Maite Redin
Zuzendaria: Garbi Losada
Egilea: Jose Antonio Vitoria eta Garbi Losada.