Basoari beste begirada bat

Guaixe 2018ko urr. 25a, 12:48
Zuhaitz motxatuak ezagutzeko irteerako parte-hartzaileak. Argazkia: Pikuxar.

Zuhaitz motxatuak adaburua edo erdiko adarra moztuta dutenak dira, hala alboko adarrak hazten dira. Zuhaitza lepatzea da hori eta Euskal Herrian basoa ustiatzeko era oso zabaldua izan da. Zuhaitzak lepatzean, garai batean, aziendarendako bazka (lizar hostoak) edo egurra lortzen zituzten. Halako ustiapenaren arrastoa duten zuhaitzak badira Irurtzunen eta Pikuxarrek antolatuta 50 bat pertsonak haiek ezagutu zituzten larunbatean. Ibilaldian biologo baten argibideak jaso zituzten. Eta herrira bueltan Pikuxarren bazkaldu zuten.