Nafarroako Gazteen Lau t’erdia aurrera

Guaixe 2018ko urr. 31a, 08:48

Gaur, asteazkenean 18:00etan, 4 partida jokatuko dira Lekunberrin

Abian da Nafarroako Gazteen Mailako Lau t’erdiko Txapelketa, Guillermo Mazo Memoriala. Nafarroako 13 pilota klubetako 36 pilotari arituko dira aipatu txapelketan, tartean pilotari sakandarrak. Partidak Etxarrengo Aranburu pilotalekuan jokatuko dira, asteartetan, eta Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan, asteazkenetan.  

Atzo jardunaldia jokatu zen Etxarrenen eta gaur Lekunberrik hartuko du lekukoa. Jokatuko diren partiden artean, Irurtzun klubeko Berastegik Beti Onak taldeko Romero izango du aurkari.

Nafarroako Gazteen Lau t’erdia-Guillermo Mazo Memoriala
Gaur, asteazkenean, 18:00etan, Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan
Saralegi (Larraun) / Fernandez (Beti Onak)
Azpiroz (Paz Ziganda) / Ayape (Ardoi)
Amillano (Huarte) / Martinez (Larraun)
Berastegi (Irurtzun) / Romero (Beti Onak)

Etxarrengo atzoko emaitzak
Telletxea (Erreka) 18 / Perez (Zugarralde) 0
Lakabe (Paz Ziganda) 18 / Gerendiain (Ultzama) 4
Zulaika (Beti Onak) 13 / Bustince (Zugarralde) 18