Telebistatik Irurtzungo kiroldegiko agertokira

Guaixe 2018ko aza. 9a, 10:07

3zpa4 taldearen emanaldia izanen da bihar, azaroaren 10ean, larunbata, Irurtzungo kiroldegian. 15:30ean izanen da emanaldia

Eitb3 telebista kateko gazteei zuzendutako saioa da 3zpa4 telesaila. Musika talde bat osatu nahi duten lau lagunen bizipenak kontatzen ditu. Jon, Maider, Amets eta Izaro dira telesaileko protagonistak, eta bihar Irurtzunen egonen dira 3zpa4 ikuskizunean. Emanaldia kiroldegian izanen da, 17:30ean.

Lau gazteek musika talde bat osatu nahi dute; haien ametsa da. Horretarako, Maiderren aitonak entsegurako toki bat utzi dizkie. Taldea sortzeko izan dituzten trabak, peripeziak, egonezinak, poztasunak eta abar. Gainera, gazteek sortutako bideo kanal baten bidez ikusten da.

Telesailaren edukia jarraituz 3zpa4 ikuskizuna sortu dute. Jon, Maider, Amets eta Izaro gazteak dira ikuskizunaren protagonistak ere, eta haiekin dantzatu eta abesteko aukera dago ikuskizunean telebista saioko musika emanaldiak egiten baitira. Gainera, karaoke tarte bat dago ere.

3zpa4 ikuskizuna Pikuxar Euskara Txokoak antolatu du Sanmartin festen harira. Paradoxa ere ematen da, izan ere, Irurtzunen ezin da 3zpa4 saioa emititzen den eitb3 telebista kanala ikusi.