Asteburu bete festa

Guaixe 2018ko aza. 9a, 14:40

Musika, jan-edanak eta konpainia ederra. Horrekin nahikoa da festa ospatzeko. Eta horrelako ezer ez da faltako Irurtzunen asteburuan. Haurrendako eskaintza, erraldoien eta buruhandien konpartsaren urteko azken irteera, gozogintza lehiaketa, bazkari-afariak, dantzaldiak, karta lehiaketak eta beste. Halako eskaintzarekin osatu dute egitaraua Irurtzungo Kultur Kontseiluak eta udalak. Gainera, igandean, 27 artisau bilduko dituen azoka izanen da.

San Martin patroiari eskainitako festak ospatuko dira Irurtzunen asteburuan. Garai batean herriko festak azaroaren 11ren bueltan ospatzen ziren baina eguraldiagatik eta gizartean izandako aldaketengatik irurtzundarrek festak Trinitatera aldatu zituzten. Ondorengo aldaketa batek festak garileko 3. asteazkenean hastea finkatu zuen. Hala, Irurtzungo egutegia festez zipriztinduta gelditu da.

Egitaraua
Azaroak 10, larunbata
17:30ean 3ZP4 ikuskizuna kiroldegian. Antolatzailea: Pikuxar euskal txokoa.
18:30ean Gozogintza txapelketa eta dastatzea. Gozoak Erga Larrea elkartean 18:00etan aurkeztu behar dira.
19:00etatik 22:00etara Dantzaldia Ken Bat taldearekin.
23:30ean Gazte music dj-k, barazki gunean.

Azaroak 11, igandea
10:00etan Dianak.
10:30etik 14:30era Artisautza azoka.
11:30ean Erraldoien eta buruhandien konpartsaren kalejira.
13:00etan Zozketa, bi txerrikume, jubilatu elkartean.
14:15ean Jubilatuen bazkaria. Ondoren dantzaldia.
16:30ean Mus txapelketa Iratxo elkartean. 16:00etan zabalduko da izen ematea.
18:00etatik 20:00etara Xaibor disko-festa.
19:00etan Haurrendako txokolate-jana.
20:15ean Zezensuzkoa.

Artisaua Langaia Herria
Jose Antonio Recalde 
 Zura Irurtzun
Mieltxo Saralegi 
 Taloak Irurtzun
Sanu Senegalgo artisautza Irurtzun
Brun Forjak
 Forjaketa Izurdiaga
Maria Esparza 
 Bitxigintza Izurdiaga
Marino 
 Eztia Iruña
Angel Beunza 
 Zurezko kaikuak Gerendiain
Argia Badago Beira Irun
Geisha Urregintza Donostia
Izaskun Robledo 
 Txotxongiloak Salditse
Josthari 
 Ehungintza Gartzaron
Amaia Calvo 
 Bitxigintza Aizarotz
Maia Hernandez 
 Zumea Ibero
Luisa Ortiz 
 Buztingintza Gasteiz
Juan Bermejo 
 Zura Zarrantz
Zurlan 
 Karameluz estalitako haziak Lasarte
Sojonatura 
 Ukenduak Lekunberri
Itsarria 
 Bitxigintza Berdun
Carlos Aramendia 
 Gazta Altsasu
Letzaetako Ogia 
 Ogia Lezaeta
Mañeko Gozogintza Maiabia
Cristina Baos 
 Buztin likidoa Burlata
Artilezko Hodeia 
 Artilea Aizarotz
El Hada Blanca Bitxigintza Rasal (Hueska)
Zabaleta Ahizpak Eskulanak Alli-Arrutiz
Txapoteando tailerra Sormen tailerra Sarriguren
Euskaraldia 
 Izen ematea eta informazioa Irurtzun