Euskadi-Murias txirrindularitza taldeak Irurtzunen jarri du hitzordua asteburu honetan. Ostiraletik igandera bitartean Irurtzunen kontzentratuko da taldea, 2019ko denboraldia prestatzeko. Hitzaldiak, bilerak, material prestaketa ez dira faltako, eta horretaz gain, txirrindulariek eta teknikariek mendira irteera egingo dute. Talde horretako kidea da Patxi Mundiñano etxarriarra. Mekanikaria eta zuzendari laguntzailea da.