Granizo eta Karasatorre etxean ariko dira Izeta VIII. Sariketan

Guaixe 2018ko aza. 16a, 13:26

Idoia Granizo artxiboko irudian.

Mariano Izeta Sariketaren bi kanporaketa jokatuko dira bihar Irurtzunen eta Lizarran. Sakanadarrak Irurtzunen arituko dira, 20:00etan, Pikuxar euskal txokoan. Finala azaroaren 24an izanen da

Nafarroako bertsolari gazteei eta hasiberrei bultzada emateko sortu zuten Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Baztango Udalak Mariano Izeta Sariketa duela hamalau urte. Beraz, 2004. urtean, beraz, egin zuten lehenengo edizioa, eta ordutik bi urtetik behin ospantolatzen dute. Aurtengo edizioaren kanporaketan larunbatean, azaroaren 17an, jokatuko dira Irurtzunen eta Lizarran. Bi kanporaketan gaiak berberak izanen dira eta ordu berean eginen dira ere, 20:00etan hasiko dira kanporaketak. Irurtzunen eta Lizarran egindako kanporaketetatik hiruna bertsolari aterako dira eta horiek jokatuko dute finalean, azaroaren 2ean, Elizondon.

Saats Karasatorre etxarriarra eta Idoia Granizo altsasuarra ariko dira bihar Irurtzunen. Haiekin batera Mikel Lasarte barañaindarra, Amaia Elizagoien oronoz-mugairiarra, Patxi Castillo beratarra eta Aitor Irastortza azpiroztarra arituko dira. Bertsolari gazteek 8ko handian eta 8ko txikian binaka gaiekin hiruna bertso egin beharko dituzte, gainera, bina puntu erantzun beharko dute eta emanadako hitz batezi bertso bana sortu. Lizarran jokatuko den kanporaketan gai berdinei aurre egin beharko diete bertsolariek.

Azaroaren 23an, larunbatostiralean, 19:30ean, izanen da Mariano Izeta Sariketaren finala Elizondoko Arizkuenean. Irurtzungo eta Lizarrako kanporaketetan hiruna sailkatu izanen dira, hortaz, sei sailkatuek jokatuko dute finala. Izeta baztandarra zen eta herri kultura eta bertsolaritzaren alde lan egin zuen. Haren lana eskertzeko Baztango udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak Izeta Sariketa antolatu zuten lehenengo aldiz 2004an. Bi urtetik behin ospatzen da sariketa eta 2006an Oier Lakuntza urdiaindarrak eskuratu zuen txapela.