Euskadi-Muriasekoak kontzentratuta egon dira Irurtzunen

Guaixe 2018ko aza. 20a, 10:33

Patxi Mundiñano etxarriarra mekanikaria eta zuzendari laguntzailea da

Ostiraletik igandera bitartean Euskadi-Murias txirrindularitza talde profesional kontinentaleko kideak Irurtzunen kontzentratu ziren. 2019ko denboraldia prestatzeko lehen hartu emanak izan zituzten taldeko txirrindulariek, mekanikariek eta ingurukoek. Maillot berriak egiteko neurriak hartu, hitzaldiak eta formazioa jaso eta hainbat zereginetan murgildu ziren, baina ez ziren bizikletara igo. Nonbait nahikoa tartea izango dute horretarako eta asteburuko kontzentrazioan taldekideen arteko harremanak sendotzeko ekimenak egin zituzten. Tartean, larunbatean Beriain igo zuten. 
Jakina denez, Euskadi-Muriaseko staffean Patxi Mundiñano etxarriarra dago. Mekanikari izateaz gain, zuzendari laguntzailea ere bada Mudiñano.