Hydro Extrusion enpresa startupekin lankidetzan

Guaixe 2018ko aza. 26a, 14:26

Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentro Europarra (CEIN) sozietate publikoaren Berrikuntza Mintegietatik sortzen diren 13 enpresek (startup), 17 baliabide berritzaile garatu eta ezarri dituzte Foru Komunitateko enpresa ekarleetan, erakundeak abian jarritako Berrikuntza Irekiaren programaren bitartez. Enpresa ekarle horietako bat Hydro Extrusion da.

13 startup horiek garatutako produktu edo zerbitzu berritzailearen bidez enpresaren erronkei modu arin eta malguan erantzuten dien bakarren bat opatu nahi du. Horrela, Hydro Extrusionek lehiakortasuna indar dezakete hainbat arlotako premia zehatzei modu eraginkorrean erantzuten dieten produktu eta zerbitzu berritzaileekin, tamaina edo jorratzen duten sektorea alde batera utzita.

Dinamika
Startupeko kideak Irurtzungo lantegia bisitatu zuten, arduradunen eskutik arazoak edo erronkak ezagutzeko. Berrikuntza Mintegietan bi eta lau aste bitartean proposamenak diseinatzen dira eta bigarren mintegi batean enpresei haien berri ematen diete. Ondoren, Hydrok banakako bilerak egiten ditu eta bere jarduerarendako egokiena den proposamena aukeratuko du