Energia eraginkortasuna kiroldegira iritsi da

Guaixe 2018ko aza. 27a, 11:55

Irurtzungo kiroldegiko argiteria berria. Argazkia: @EHBILDU_Irurtzun

Energia kontsumoa murriztearekin batera argindar faktura txikitzeko eta ingurumena errespetatzeko ahaleginarekin segitzen du Irurtzungo Udalak. Hiru helburu horiek energia eraginkortasuneko udal planaren bidez egin du. Eta hari segituz, kiroldegiko argiteria aldatu eta berritu zuten pasa den hilabete akaberan. Horren ondorioz urteko 19.600 kw eta 2.138 euro aurreztuko ditu. Plan horren barruan, besteak beste, kultur etxeko argiteria eta udaletxeko eta jubilatu elkarteko leihoak aldatzea zeuden.