Kamioi istripua autobian

Guaixe 2018ko aza. 27a, 08:17

Leitzarango Autobian (A-15), Biazpe parean, kamioi artikulatuak istripua izan zuen atzo goizean. Kamioiak autobiako bi norabideak banatzen zituen porlanezko hormatxoaren kontra jo zuen eta autobiako norabide bakoitzean errail bat moztu zuen. Gidaria onik atera zen. Foruzaingoak trafikoa bideratu zuen eta suhiltzaileek errepidea garbitu zuten.