Mundua mugitzen duten musuak

Guaixe 2018ko abe. 1a, 12:54
Irurtzungo Iskidi taldea Musua lanaren aurkezpenean egon zen.

'Musua' ikuskizunaren emanaldia eginen dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Euskararen egunean, abenduaren 3an, Irurtzungo kiroldegian, 17:30ean

Pirritx, Porrotx eta Marimotos Irurtzunera itzuliko dira, urtero bezala, Nafarroaren egunean. Abenduaren 3an 'Musua' ikuskizuna aurkeztuko dute Sakanako herrian. 17:00etan izanen da emanaldia, kiroldegian. Ohiturari jarraiki etorriko dira euskal pailazoak Irurtzunera. Izan ere, Aizpea euskaltzaleen topaguneak urteetan sustatu du herriaren eta pailazoen arteko lotura. Naturaren eta kulturaren inguruko ikuskizuna da Musua, Katxiporreta konpainiaren lan berria.  

Abenduaren 3a Euskararen eguna ospatzen da, eta pailazoen emanaldiarekin Aipea topaguneak euskal ekitaldiak programari hasiera ematen dio. Abenduko festa egunak aprobetxatuz, euskara bultzatzeko eta ikustarazteko helburua duten jarduerak antolatzen ditu euskal elkarteak. Adin guztietarako irurtzundarrei zuzenduta dago.

Euskal ekitaldiak
Abenduak 6
Albaola museora txangoa. 09:30ean, autobus geltokian.

Abenduak 15
Bertso afaria Alaia Martin eta Aimar Karrika bertsolariekin. 21:30ean, Iratxo elkartean.

Abenduak 16
Katilukadak txontxongilo ikuskizuna. 17:30ean, kultur etxean.

Abenduak 28
Euskaraz futbolean. 12:00etan, Irurtzungo kiroldegian.