Pentsio duinen aldeko aldarrikapenak segitzen du

Guaixe 2018ko abe. 11a, 14:41

Pentsio duinen aldeko aldarrikapena Irurtzungo azokan zabaldu dute gaur. Argazkia: Sasoia.

Sasoia, Nafarroako jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak deituta, pentsio sistema publikoa bermatzearen aldeko kontzentrazioa egin da Irurtzungo azokan gaur. Horrekin batera, gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea aldarrikatu dute. Guztien eskubideak eta askatasunak gero eta okerrago daudela sumatzen dute Sasoia elkartean eta, horregatik, eskubideen galera horri aurre egiteko haiekin bat egitea deitu dute. Gauza bera egin zuten Altsasun atzo egindako kontzentrazioan.