Osasuna Magnak eta Barcelona Lassak lagunarteko partida jokatuko dute gaur Donostian

Guaixe 2018ko abe. 18a, 13:11

Gipuzkoako Futbol Federazioaren mendeurrenaren ospakizunen harira jokatuko dute, 19:30ean, Josean Gasca kiroldegian

Osasuna Magnak eta Barcelona Lassak lagunarteko partida jokatuko dute gaur Donostian, Gipuzkoako Futbol Federazioaren mendeurrenaren ospakizunen barruan. Partida Donostiako Josean Gasca kiroldegian jokatuko da, 19:30ean. Sarrera dohainik izango da, gonbidapenarekin.