Osasuna Magnak Barcelonaren kontrako lagunarteko partida galdu egin zuen

Guaixe 2018ko abe. 19a, 10:41

PeƱiscolaren kontra aritu beharko du Osasuna Magnak Espainiako Kopako final laurdenetan.

6 eta 4 irabazi zuen Barcelona Lassak

Gipuzkoako Futbol Federazioak 100 urte bete dituela eta mendeurrenaren harira antolatutako ekitaldien barruan, lagunarteko partida jokatu zuten atzo Osasuna Magna Xotak eta Barcelona Lassak. 3 eta 0 aurreratu zen Barcelona, baina atsedenaldirako 4 eta 2 hurbildu zen Osasuna Magna, Alex Dizek eta Roberto Martilek sartutako golei esker. Bigarren zatia hasi eta berehala laura berdindu zuen talde berdeak, Rafa Usinek sartutako bi golekin. Baina Barcelonak ongi erantzuten jakin zuen eta, azkenean, 6 eta 4 gailendu zen Barcelona. Ionek, Angelek eta Iñigok Osasuna Magnarekin debutatu zuten.

Bestalde, atzo otsailaren 28tik martxoaren 3ra arte Valentzian jokatuko den Espainiako Koparako zozketa egin zen. El Pozo Murcia, Barcelona Lassa, Movistar Inter, Palma Futsal, Osasuna Magna, Levante, Jaen eta Peñiscola taldeek jokatuko dute Kopa. Osasuna Magnak Peñiscola izango du aurkari final laurdenetan.