Futbola euskaraz Irurtzunen

Guaixe 2018ko abe. 26a, 09:45
Aurreko Gabonetako Futbola Euskaraz ekimena. Argazkia: Aizpea Euskara Taldea.

Gurasoak seme-alaben kontra ariko dira abenduaren 28an, Irurtzungo kiroldegian, Euskal Ekitaldien barruan

Aizpea Euskara Taldeak antolatutako Euskal Ekitaldien barruan, Futbola Euskaraz ekimena prestatu dute abendauren 28an, 12:00etan, Irurtzungo Kiroldegian. Gurasoak seme-alaben kontra lehiatuko dira futbolean, baina, garrantzitsuena, euskaraz.