Hiru lan, eta bi gehiago

Guaixe 2018ko abe. 28a, 09:53

Langileak Ardubil kaleko zorua berritzen konpontzen. Argazkia: @ehbilduirurtzun

Akaborro industrialdeko kaleetan hainbat konponketa lan egin dituzte eta haien zorua asfalto geruza berri batekin konponduko dute. Lan horiek heldu den astean despedituko dituzte. Herrian bertan bi kaletan ere lanak egitekoak dira. Alde batetik, Ardunbil kalean lurra jaso eta zorua hobetzen hasi direla jakinarazi digu Aitor Larraza Carrera alkateak. Horiek despedituta Bi Aizpe kalean ur sarea eta zorua berritzearekin batera arkitektura oztopoak kentzeko lanak hasiko dituzte.

Bestalde, Inasa zena industrialde bihurtzeko lanak aurrera segitzen dute. Urbanizazioaren % 80 egina dagoela jakinarazi digu alkateak. Eta gaineratu du gaur egun kutsatutako lurra kentzen ari direla. Azkenik, Atakondoa eskola handitzeko lanak martxa onean doaz, baina ez dira, aurreikusi bezala, abendu akaberarako despedituko. Larrazaren arabera, otsailera arte ez dira lan horiek bukatuko.