Olaetxea eta Goikoetxea, txapeldunordeak

Guaixe 2019ko urt. 9a, 11:15

Nafarroako Kluben arteko22 urtez azpiko Binakako finalean Irurtzun klubeko Olaetxea eta Goikoetxea txapeldunordeak izan ziren

Abenduaren 23an Nafarroako Kluben Arteko finalak jokatu ziren Labriten. Tartean, 22 urtez azpiko binakako finalean Olaetxeak eta Goikoetxeak (Irurtzun) Aizkorbe eta Apezetxea (Umore Ona) izan zituzten aurkari, eta partida oso lehiatuan, 16 eta 22 irabazi zuten Umore Onakoek. Beraz, Olaetxea eta Goikoetxea Nafarroako txapeldunordeak ditugu.