"Abestiak sortzeko musa itxoin behar da"

Erkuden Ruiz Barroso 2019ko urt. 25a, 11:02
Fran Teno musikaria. UTZITAKOA

Musikaren munduan hogei urteko ibilbidea egin du Fran Teno musikari irurtzundarrak. 'Numen' single berria kaleratu berri du

Hainbat taldetan bateria jole bezala hasi zen, eta dagoeneko bere ibilbidea eta musika estilo propioa sortu du. Inspirazioa galtzeari buruz hitz egiten du aurkeztu berri duen Numen abestian.

Noiz eta nola hasi zinen musikari bezala?
Musikari bezala duela 20 urte hasi nintzen. Hainbat musika taldeko bateria jolea izan nintzen. Esaterako, 1996an Saraski taldean egon nintzen, eta, gero, Nahi eta nahi ez taldean egon nintzen ere Gorka eta Aitor Berri Txarrak taldera joan zirenean. Bi talde gehiagotan egon nintzen eta Las Palmasera bizitzera joan nintzen ondoren. Hor konposatzen hasi nintzen, nire musika sortzen.

Musikari bezala ibilbidea egiteko joan zinen?
Denbora tarte baterako hemendik joateko gogoak nituelako joan nintzen. Baina gauzak zerbaitengatik gertatzen dira, eta han ekoizle bat ezagutu nuen. Nik konposatzen nuen, baina nire abestiak erakustea lortsa ematen zidan. Ekoizle honekin abesti pare bat grabatu nituen eta, zorionez, lehiaketa batera aurkeztu nintzen eta irabazi nuen. Egindako lanak zerbaitetarako balio zuela pentsatu nuen. Konposatzen eta musika egiten dinamikan sartu nintzen. Kanarietan egondako bost urteetan jotzen eta konsposatzen nnuen. Orduan, abesti pila bat sortu nituen eta Irutzunera itzuli nintzenean diskoa grabatu nuen. Denbora asko kostatu zitzaidan, baina azkenean grabatu nuen eta nahi nuena egin nuen.

Kantautorea zara. Nolakoa da zure musika?
Bai. Musika, letra eta dena egiten du. Rock-a jotzen nuen, eta izugarri gustatzen zait. Baina nire gustuak denetarikoak dira: ACDC, Alejandro Sanz, Mana, Bon Jovi... eta oraintxe Chill out disko bat jarri dut. Orduan, horiek guztiak irabiagailuan sartzen dut eta ateratzen dena da nire estiloa.

Zertan inspiratzen zara?
Sortzea gogo-aldartearen araberakoa da, eta egunak daude. Bereziki ez dudana egiten da burua derrigortu. Egunero 18:00etan idaztera jarriko naiz ezin dut esan. Horrela lardaskeriak baino ez dira ateratzen. Musikaren musa etortzeko itxoin behar da. Ateak deitzen duenean gitarra hartu eta sortzen hasi. Zerbait sortu nahi duzunean nabaritzen duzu eta gauzak ateratzen dira.

Urte hauetan zure musika aldatu da?
Aurreko batean 2002. urtean grabatutako maketa bat aurkitu nuen eta entzungaitza da. Lotsa ematen du. Txarra zen. Gainera, oso inozoak ginen eta Bartzelonako Vale Music disketxera bidali nuen maketa. Jakina, ez zuten deitu. Bilakaera izan dut, bai.

Zure musika mundutik hedatu duzu.
Mundutik esatea asko da. Estatuan Granadan, Madrilen, Guadalajaran ... jo dut. Eta aurreko hilabetean Hego Amerikan egon nintzen eta oso pozik itzuli naiz. Irratietan eta telebistetan jotzen aritu naiz, eta oso gustura. Uruguaiko, Ekuadorreko, Txileko eta abarreko jarratzaileak ditut.

Hasi zinenean horrelako zerbait espero zenuen?
Amerikara joateko ilusioa neukan. Eta, azkenean, gauzak amesten eta desiatzen dituzunean, denborarekin eta lanarekin egi bihurtzen dira. Hegazkinean nengoenean mapa ikusten zen eta Atlantikoaren gainean nenegoela ikustean, ezin nuen sinestu. Esperientzia asko gustatu zait.

Single berria aurkeztu duzu.
Numen deitzen da. Numen hitzak inspirazioa esan nahi du. Artistaren musa da. Abestiak horri buruz hitz egiten du; inspirazioa galtzearen beldurraz.

Noizbait beldur hori izan duzu?
Paradoxa bat da. Gitarrarekin nengoen eta pentsatu nuen oso zaila izan behar dela sormena galtzea. Horrela hasi nintzen. Datorren hilabetean Bartzelonara itzuliko naiz beste single bat egitera.

Diskoa grabatuko duzu?
Orain hobe da singleak ateratzea. Diskoa grabatzeko estudioa kontratatu behar duzu eta agian 6000 euro gastatzen dituzu eta gero jendeak gustatzen zaion abestia deskargatzen du bakarrik, beste abestiak ere entzuten ez dituztela.

Zuzenekoak nahiago dituzu?
Diskoa grabatzea gero jotzeko aitzaki bat da.

Iruñeko Fnac-en akustikoa eskaini zenuen.
Raquel Trillo nire managerra Fnac-eko arduradunarekin hitz egin zuen bertan single berria aurkeztu ahal izateko eta asko harritu ninduen Fnac-en asko lantzen dituztelako akustikoak. Bai soinu aldetik bai promozio aldetik. Dena.

Irutzunen lan berria aurkeztuko duzu?
Momentuz ez. Irurtzunen ikusita naute, esan nahi dut, diskoa kaleratu nuenean Irurtzunen aurkezpena egin nuen eta kultur etxea bete zen. Baina formatu fisikoa ateratzen dudanean bai gustatuko litzaidake zerbait egitea. Momentuz, nire musika sare sozialetan jarraitzeko aukera du jendeak: Fran Teno music izena daukat Facebook-en, Twitter-ren eta Instagram-en. Gainera, musika plataforma digitaletan ere nire musika entzun daiteke.