Arte eszenikoen bidez baloreak ikasteko proiektua Irurtzunen

Guaixe 2019ko urt. 25a, 09:46
'Julieta To Da' antzezlanaren une bat. ATIKUS TEATRO

Oholtzara salto arte eszenikoen proiektu berritzailea aurkeztu dute. DBHko gazteendako bideratuta dago

Arte eszenikoak gaazteei hurbildu eta gazteak protagonista bihurtu nahi dituen ekimena da Oholtzara salto. Hortaz, antzerkiaren eta dantzaren bidez genero-indarkeria eta sexu aniztasuna bezalako gaiak jorratuko dituzte gazteek konpainietako kideen laguntzarekin. Nafarroako 27 herrietara iritsiko da Oholtzara salto, baita Sakanara ere: Irurtzunen, Etxarri Aranatzen, Olatzagutian eta Altsasun egongo da. Lehenengo emanaldia gaur Irurtzungo kultur etxean izango da. Atikus teatroren Julieta To Da gaztelaniazko bertsioaren emanaldia egingo dute 10:00etan eta euskaraz 12:00etan.

Antzezlanaren emanaldiaren aurretik konpainietako kideak institutuan egongo dira "lehenengo harreman bat" sortzeko. Lehenengo kontaktu horretan antzerkiaren esperientzia nolako den azaltzen diete. Ondoren, antzezlana ikustera joango dira ikasleak, eta, amaitzeko, aktoreekin solasaldia izango dute. Oholtza salto proiektuaren antzezlanek nerabezaroan daude gazteei interesatzen zaizkien gaiak jorratzen dituzte: genero-indarkeria edota sexu-aniztasuna.

Sexu-aniztasuna da, hain zuzen, Julieta To Da (gaztelaniaz, Julieta es EL) antzezlana. Antzezlan poetiko baten bidez heldutasunera bidean dauden hiru lagunen egoera kontatuko dute. Hiru pertsonetatik bi transexual dira eta hirugarrenaren sexu-joera ez da ezagutzen. Antzezlanak gaztearoaren eta heterosexual ez zarenean bizitza korapilatzen dela erakutsi nahi du, Atikus teatro konpainiatik azaldu dutenez. Istorio guztia, gainera, poetikotik gutxi duen leku batean gertatzen den: komun publiko bat.

Oholtzara salto Nafarroako Antzoki Sareak antolatu du Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta La Caixa Gizarte Ekintzaren laguntzarekin. Otsailean iritsiko da Dantzabidea ikuskizuna Etxarri Aranatzera, Altsasura eta Olatzagutiara.