Komedia gaua bihar Irurtzunen

Guaixe 2019ko ots. 14a, 10:42
Loco Desatino antzezlanaren eszena bat. PRODUCCIONES MAESTRAS

'Loco Desatino' antzezlana izanen da bihar, otsailaren 15, ostirala, 21:00etan, kultur etxean

Producciones Maestras antzerki konpainiak denboran bidaia egitea proposatzen dute. Ana Caro Mallen antzerkigilearen garaietara bidaiatzea da, hain zuzen, Loco Desatino antzezlanarekin egiten dutena. XVII. mendean bizi izan zen Caro, barrokoan, eta antzezlanak komedia baten idazketa prozesua kontatzen du. Komedia bat sortzea barregarria baita. Bihar, otsailaren 15, ostirala, 21:00etan izanen da emanaldia, Irurtzungo kultur etxean.

Valor, agravio y mujer liburua idazten ari da Ana Caro Mallen, bere logelan. Bi jardunaldi idatzi ditu, eta hirugarren idaztera doa. Baina ezin du. On Juan Kordobakoa logelan sartu da, eta ez dio aurrera egiten uzten. Caro haserretzen da, frustatzen da, blokeatzen da... Baina, bukaeran, On Juan emakume baten zorroztasunarekin gainditua izanen da.

Producciones Maestras Iruñeko konpainiak eskainiko du Irurtzungo emanaldia. Zuzendaritza Ana Maestrojuanena da, eta aktoreak Ana Goya eta Angel Garcia dira.

Fitxa teknikoa
Aktoreak: Ana Goya eta Angel Garcia.
Dramaturgia eta zuzendaritza: Ana Maestrojuan.
Argiztapena: Koldo Tainta.
Eszenografia: Koldo Tainta eta Producciones Maestras.
Figuringile: Edurne Ibañez.
Soinua: Gorka Pastor.
Sopranoa eta barrokoko musika: Raquel Andueza eta Jesus Baena.
Karakterizazioa: Marlene Aznar.
Diseinu grafikoa: Oier Zuñiga eta Marta Elena Martin
Eszenografia eraikuntza: Raul Arraiza.
Grabazioa: Acronica Producciones SL