Ion Cerviño irurtzundarra Espainiako 17 urtez azpiko selekziorako deitu dute

Guaixe 2019ko ots. 20a, 10:16

Espainiako 17 urtez azpiko areto futbol selekzioak lagunarteko bi partida jokatuko ditu hurrengo astean Portugalen kontra Mallorcan, eta 15 urteko Ion Cerviño bertan aritzeko deitu dute

Irurtzungo Xota areto futbol klubak adierazi duenez, Xotako jubenil mailako taldean aritzen den Ion Cerviño irurtzundarra, 15 urteko jokalaria, Espainiako 17 urtez azpiko selekzioan aritzeko deitu dute. Selekzioak bi lagunarteko partida jokatuko ditu hurrengo astean Portugalen kontra Mallorcako Calviá eta Capdeperan, eta bertan aritzeko deitu dute irurtzundar gaztea.

Ion Cerviñok itxiera postuan jokatzen du, Xotako jubenilen taldeko jokalaria da baina ia astero Imanol Arregiren aginduetara ere aritzen da entrenatzen, lehen taldearekin, Osasuna Magnarekin. Xotan etorkizun handienetakoa duen jokalarien artean dago Ion Cerviño eta Espainiako selekzioarekin ariko da.