Araçak beste bi denboraldi jarraituko du Osasuna Magnan

Guaixe 2019ko ots. 27a, 12:11

Kluba eta jokalaria adostasunera iritsi dira eta Araça “oso kontentu eta hunkitua” dago talde berdean jarraitzeagatik

Osasuna Magna Xota eta Alexandre Manoel Da Silva “Araça” adostasunera iritsi dira, eta astelehenean sinatutako kontratuari esker, atzelari brasildarrak beste bi denboraldi jarraituko du talde berdean. Araçari kontratua denboraldi bukaeran despeditzen zitzaion, beste eskaintza batzuk zituen eta horregatik kontratua lehenbailehen berritzea erabaki du Osasuna Magnak. Orain arte 284 partida jokatu ditu Imanol Arregiren esanetara eta maila bikaina eman du brasildarrak. Araçak onartu du “oso pozik eta hunkituta” dagoela talde berdearekin berritu izanagatik, “nire bihotzeko klubean eta jada nire lurratzat dudan tokian”. Halaber, klubak berarengan izan duen konfiantza eskertu nahi izan du.