Emakumeari buruzko jardunaldiak gaur abiatuko dira

Guaixe 2019ko mar. 1a, 14:48
Greba feminista jardunaldien barruan dago sartua.

Martxo guztia hartuko duen egitaraua prestatu dute. Hasteko, herriko pintura tailerraren erakusketa mustuko dute gaur.

Irurtzungo emakume taldeak 26. aldiz Emakumeari Buruzko Jardunaldiak antolatu ditu, udalaren eta Kultur Kontseiluaren laguntzaz. Beste behin ere irurtzundarren egutegia morez tindatuko du. Bigarren urtez bere baitan martxoaren 8ko greba feminista hartuko du, baina baita beste hainbat ekitaldi ere. Esaterako, martxoaren 9ko afaria. Hartan izena emateko epea astelehenera artekoa da eta Pikuxarretik, Fruitis dendatik edo Zabaleta harategitik pasa beharra dago. Txartelak 20 euro balioko ditu.

Egitaraua
Martxoak 1-31
Irurtzungo pintura tailerraren erakusketa: inspirazioak margotzen harrapatu behar zaitu. Pikuxarren.

Martxoak 8, ostirala. Bizitzak erdigunean
12:00etan Kontzentrazioa plazan, ondoren bazkari autogestionatua, Karpan.
16:30ean Iruñeko manifestaziora joateko hitzordua, karpan.

Martxoak 9, larunbata
19:30ean Kantirun taldearen kontzertua, Pikuxarren.
22:00etan Afaria, Lorena Arangoaren emanaldia eta festa, eskolako jantokian.

Martxoak 10, igandea
18:30ean Ahizpak musikadun kontakizuna.

Martxoak 13, asteartea
18:00etan Iruñera zinemara joateko hitzordua, plazan.

Martxoak 15, ostirala
19:30ean eta 22:00etan Irurtzungo antzerki tailerraren emanaldia: Mujeres de Casa Vieja.

Martxoak 16, larunbata
20:00etan Irurtzungo antzerki tailerraren emanaldia: Mujeres de Casa Vieja.

Martxoak 17, igandea
19:00etan Irurtzungo antzerki tailerraren emanaldia: Mujeres de Casa Vieja.

Martxoak 22, ostirala
19:00etan Nosotras mujeres de euskalduna dokumentalaren proiekzioa, kultur etxean. Irurtzungo eta Arakil Gazte Asanblada.