Inauteri egitaraua herenegun abiarazi zuen Irurtzungo musika eskolak kultur etxean emandako kontzertuarekin. Ihote-ospakizunek Irurtzunen gaur izanen dute segida. Goizean Atakondoa eskola publikoa izanen da protagonista eta, arratsaldean, herri-ihoteko segizioa izanen da. Bihar, berriz, hiri-ihotea izanen da. Kuadrillak mozorrotu eginen dira eta eguerditik aurrera irudimen desfile bihurtuko da Irurtzun.
Egitaraua
Martxoak 1, ostirala
10:15 Mozorroen desfilea, hamaiketakoa, kalejira, Marigorriren erretzea. Atakondoa eskola publikoa.
18:00etan Herri-inauteriak: Irurtzungo joaldunak eta Iskidiren mitologia-pertsonaiak. Kalejira plazatik abiatuko da.
Triki-poteoa era txistor-jana, Barazkigunen.
Martxoak 2, larunbata
13:30ean Kalejira Galtzagorri txarangarekin.
14:15ean Bazkaria jubilatu elkartean.
14:30ean Inauterietako herri-bazkaria eskolako jantokian.
17:00etan Ihoteetako herri-kalejira Galtzagorri txarangarekin, eskolatik abiatuta.
17:30ean Mozorrotutako pertsonen eta kuadrillen kontzentrazioa, Foru plazan.
Ihote desfilea eta musika.
18:30ean Herri txistor-jana, Foru plazan.
Martxoak 3, igandea
18:00etan Euria dantza antzerkia, Markeliñe konpainia, kultur etxean.