Kuadrillak ihoteetara doaz

Guaixe

Euren irudimena gorpuztu zuten irurtzundarrek larunbatean. Kuadrillak elkartu, gai bat aukeratu eta horren inguruko jantziak janzteaz aparte, mozorrotutako pertsonaien nortasuna hartu zuten haietako batzuk. Animazio handia izan zen hiri-ihotean.