Ene Kantak taldearen Satorjator ikuskizuna bihar

Guaixe 2019ko mar. 15a, 10:19
Ene Kantak taldearen Satorjator ikuskizuna. UTZITAKOA

Irurtzungo kiroldegian Ene Kantak taldearen lagunak ariko dira bihar, larunbata, 18:00etan

Ene Kantak-ekoek Irurtzunera itzuliko dira, eta etorri diren bakoitzea arrakastatsuak izan dira. Oraingoan, ikuskizun berria eskainiko dute: Satorjator. Lurraren bihotzera bidaia. Bihar, larunbata, izanen da emanaldia, 18:00etan, Irurtzungo kiroldegian.

Erronka handi bat izan zuen Ene Kantak taldeak Satorjator ikuskizunaren mustutzearekin, izan ere, Nafarroa Arena pabilioia bete nahi izan zuten. Eta lortu zuten. Pentsa eta egin. Nafarroa Arena ez ezik Euskal Herriko beste pabilioi handiak ere bete zituzten.

Bihar egonen da Ene Kantak Irurtzunen, ongi ezagutzen duen publikoaren aurrean. Satorjator azken ikuskizunak Enekoren eta Nerearen bidaia kontatzen du. Kasu honetan, lurraren erdigunera egiten dute bidaia eta, bertan, aitatxik emandako mapa bati esker altxor bat aurkitzen dute.

Gaur egun sakelako telefonoei eta teknologia berriei eskaintzen zaien gehiegizko denboraz hausnartu nahi du Ene Kantak-eko ikuskizunak.