Iratxokoak Urepelen

Guaixe 2019ko api. 16a, 10:45

Ezkabako Ihesa egitasmoaren barruan, lehen etapan Ezkaba eta Leranotz lotu zituzten eta bigarrenean Leranotz, Saigotz, Sorogain eta Urepel

Irurtzungo Iratxo elkarteak Ezkabako Ihesa egitasmoa burutu berri du. Lehenik eta behin, Ezkabara bisita egin zuten, Frankismoko espetxe gogorra zuzenean ezagutzeko. Ondoren, Ezkabako Ihesa gaia hartuta bi mendi ibilbide egin zituzten. Lehenik eta behin, Ezkaba eta Leranotz batu zituzten, eta bigarren etapan, asteburu honetan Leranotzetik atera eta Saigotz eta Sorogain gainditu eta gero, Urepelera iritsi ziren, 28 km inguruko mendi ibilbidea eginez. 20 lagun inguruk parte hartu zuten ibilaldian eta eguraldi bikaina lagun, bukaeran argazkia atera zuten Urepelen, Xalbadorrren omenezko eskulturaren ondoan.