Osasuna Magna, 3. postua lortzeko 2 partida erabakigarriak prestatzen

Guaixe 2019ko api. 17a, 15:18

Segovia izango da lehen aurkaria, larunbatean.

Lehen mailako areto futboleko liga erregularra despeditzeko bi jardunaldi geratzen dira. Naturpellet Segovia eta Levante taldeak dira talde berdearen arerioak, eta irabaziz gero, liga 3. postuan despeditzeko aukera lukete Imanol Arregiren mutilak, Movistar Inter bigarrenak akatsen bat egingo balu

Lehen mailako areto futboleko liga erregularra despeditzeko bi jardunaldi geratzen dira. Egun, lehen mailako liderra Barça Lassa da (64 puntu), El Pozo Murciari 3 puntu aterata (61 puntu). Movistar Inter hirugarrena da (57 puntu) eta Osasuna Magna Xota laugarrena (55 puntu). Azken bi jardunaldietan irabaziz gero, eta Movistar Interresk punturen bat galduz gero, 3. postuan despedituko luke liga Osasuna Magna Xotak, eta ondoren ligako titulua erabakiko den play-offetarako final laurdenetan pistako abantaila lortuko luke talde nafarrak. Beraz, hurrengo bi partidak behar bezala prestatzen dabiltza Imanol Arregiren mutilak.

Lehendabiziko partida larunbatean, apirilaren 20an jokatuko du Osasuna Magna Xotak, sailkapenean 15.a den Naturpellet Segoviaren kontra, 18:30ean, Segoviako Pedro Delgado pabilioian. Nafarrek asko dute jokoan, baita segoviarrek ere, 2. mailara ez jaisteko jokoan dauden 3 puntuak behar-beharrezkoak baitituzte. Eta ligako azken partida apirilaren 27an jokatuko dute berdeek etxean, Anaitasuna pabilioian, sailkapenean zortzigarrena den Levanteren kontra, 18:30ean hasiko den partidan.