Meta-antzerki paranormala

Guaixe 2019ko mai. 3a, 10:23
'Cabaret paranormal' antzezlanaren protagonista. UTZITAKOA

'Cabaret paranormal' antzezlana izanen da igandean, maiatzaren 5ean, 19:30ean, Irurtzunen

Bizidunen eta hildakoen munduen artean mugitzen da Cabaret paranormal antzezlana. Violette vedette bat da eta aktore eta izar hildakoen izpiriitu-kasuak ditu, izan ere, garai bateko izar eta aktore zaharrek bizitzaren onurak bizi nahi dituzte berriz ere eta Violetten gorputza erabiltzea aukear ezin hobea da. Etzi, igandean, irekiko da bizidunen eta hildakoen munduen arteko atea Irurtzungo kultur etxeanm 19:30ean. Cabaret paranormal antzezlanaren kideek azaldu dutenez, pertsona ausartendako da.

Cabaret paranormal ikuskizuna Arantxa Vela Buendia eta Estefania de Paz Asin elkartu zirenean sortu zen. Haien artean "konexio paranormala" sortu zela diote, beraz, elkarrekin zerbait egin behar zutela erabaki zuten. Vela antzezlanaren sortzailea eta zuzendaria da eta De Paz izpirituak hartzen dituen aktorea.

Denetariko ikuskizun bat da, freskoa, musikala, azakarra eta umore inteligentearekin eta beltzarekin. Sorpresak egongo direla diote ere Cabaret paranormal-eko egileek.