Sakanako Ibilaldiaren 30. urteurrena lantzen duen dokumentala aurkeztuko dute gaur

Guaixe 2019ko mai. 9a, 11:47

Irurtzungo Kirol Jardunaldien barruan, Xabier Unanuak Iratxo elkarteak antolatutako Sakanako Ibilaldiari buruzko bideoa aurkeztuko du 19:30ean Irurtzungo Kultur Etxean. Ondoren hitzaldia egongo da

Gaur, maiatzaren 9an, ostegunean, Iratxo elkartea izango da protagonista Irurtzungo Kirol Jardunaldietan. Sakanako Ibilaldiak 30 urte bete ditu aurten, hain zuzen ere aurreko larunbatean, parte-hartze errekorrarekin: 1.363 mendizale. Sakanako Ibilaldiaren 30 urte hauetako historia jasotzen duen bideo ederra prestatu du Xabi Unanua irurtzundarrak, eta bideoaren proiekzioa eginen dute ostegunean, 19:30ean, Irurtzungo Kultur Etxean. Horretaz gain, urte luze hauetako pasadizoak gogoratzeko parada izanen da bideoaren ondorengo hitzaldian.