'Ospakizun gauean' diskoaren kontzertu biraren barruan geldialdia eginen du Benito Lertxundi abeslariak Irurtzunen. Larunbatean, maiatzaren 11n, izanen da kontzertua, 22:00etan, Atakondoa kiroldegian. Sarrerak 22 eurotan eros daitezke Pikuxarren, Irurtzungo udaletxeane ta entradium.com-en. Egunean bertan, leihatilan, 25 euroko prezioa izanen dute.
Hamar abesti bildu ditu Ospakizun gauean azken diskoan eta disko berria abeslariaren mugarria da. Besteak beste, Jorge Bucay eta Fernando Pessoa poeten iruditegian murgiltzen dira abestiak. Gainera, ikuskizunean betiko kantu ospestu eta hunkigarriak jotzen ditu ere.