Irribarria, Martija, Elezkano eta Galarza gaur Irurtzunen

Guaixe 2019ko mai. 24a, 10:00
Martijak Irribarriarekin osatuko du bikoa.

Irurtzungo pilota jaialdia gaur jokatuko da, 22:00etatik aurrera (ETB1)

Aspek pilota jaialdi ederra antolatu du gaur Irurtzungo pilotalekuan, 22:00etatik aurrera (ETB1). Puntako estelar batekin hasiko da jaialdia: Elezkano II.a Ladis Galarzarekin batera ariko da, Irribarriaren eta Martijaren kontra aritzeko. Iker Irribarriak azken orduan erabaki du Irurtzungo jaialdian aritzea, Urrutik Buruz Buruko finala astebete batera atzeratzea eskatu baitzuen atzo. Horrela, tartea luzeegia denez, gaur Irurtzunen aritzea erabaki zuen atzo Aramakoak. Beraz, puntako partidarekin hasiko da jaialdia.

Ondoren, Retegi Bik eta Peio Etxeberriak Sanferminetako lau t’erdiko txapelketaren aurretiazko kanporaketa jokatuko dute. Sarrerak internet bidez (proticketing.com/pelotavasca/es_ES/tickets) edo txarteldegian.