Nerea Baldak 'Atzerrian' eleberria argitaratu du

Guaixe 2019ko mai. 28a, 11:02
Nerea Balda idazlea eleberriaren Donostiako aurkezpenean. PAMIELA ARGITALETXEA

Lehenengo eleberria argitaratu du Nerea Balda idazle irurtzundarrak: 'Atzerrian'. 2018an Ramiro Pinillas saria irabazi zuen lan honekin

Londresen bizi den emakume euskaldun gazte bat da 'Atzerrian' Nerea Baldaren lehenego eleberriaren protagonista. Itzultzaile-interprete izateko asmoz gogor lan egin du, baina helburua lortutakoan hutsik, ilusiorik gabe, bizi larriminak harrapatu du. Hainbat ahots narratiboen bitartez eraikitzen den eleberria hau ilusioz, distantziaren gazi-gozoez, adieraz ezinez eta adiskidetasunaz hitz egiten du Baldak eleberrian.

2018ko Ramiro Pinillas saria jaso zuen 'Atzerrian' lanagatik. Orain, Pamiela argitaletxeak kaleratu du Baldaren lehenengo eleberria.