Uztailerako IV. Futsal Campusa antolatu dute Irurtzunen

Guaixe 2019ko eka. 4a, 10:24
Dani Saldise izango da monitoreetako bat.

Uztailaren 22tik 26ra bitartean izanen da eta izena ematea zabalik dago uztailaren 15era arte

Xota fundazioak, Somos Verdes Somos Rojos egitasmoaren barruan, 5 urtetik 15 urte bitarteko neska-mutikoendako areto futbol campusa antolatu du Irurtzunen, IV. Futsal Campus Irurtzun izenekoa. Uztailaren 22tik 26ra arte goizeko 9:30etik 16:30era trebatuko dira gaztetxoak campus misto honetan. Prezioa 120 eurokoa da eta trebakuntza formazioaz gain, hamaiketakoa, bazkaria, ekipazioak eta erantzukizun zibileko asegurua jasotzen dira.

Osasuna Magnako Dani Saldise eta Roberto Martil jokalari irurtzundarrek eta San Juan taldeko Igor Etxarrik gidatuko dute campusa, eta hainbat sorpresa iragarri dituzte. Izena ematea zabalik dago uztailaren 15era arte ondoko telefonoetan: 689 451 677 eta 649 092 346.