Udal eta foru hauteskundeak 2019

Larrazak alkatetzan errepikatuko du

Irurtzungo udaletxea.

Alkateaz aparte EH Bilduko bi zinegotzik eta UPNko batek segituko dute udalean.

Irurtzun
Udal hauteskundeak 2.019 2.015
  Kopurura % Kopurua %
Hauteskunde errolda 1.581   1.590  
Parte hartzea 1.032 % 65,28 1.124 % 70,69
Abstentzioa 549 % 34,72 466 % 29,31
Boto baliagarriak 1.005 % 98,38 1.114 % 99,11
Boto baliogabeak 27 % 2,61 10 % 0,89
Zerrendei emandakoak 968 % 93,79 1.074 % 95,55
Boto zuriak 37 % 3,58 40 %3,55
Hautagaitza Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
EH Bildu 718 (% 71,44) 8 537 (% 48,20) 6
NA+ 250 (% 24,88) 3 168 (% 15,09) 1
Irurtzun Indepienteak     327 (% 29,35) 4
PSN-PSOE     42 (% 3,77)  
         
Foru hauteskundeak 2.019 2.015
  Kopurura % Kopurua %
Hauteskunde errolda 1.562   1.570  
Parte hartzea 1.034 % 66,19 1.106 70
Abstentzioa 528 % 33,80 464 % 29,55
Boto baliagarriak 1.029 % 98,15 1.091 % 98,64
Boto baliogabeak 5 % 0,48 15 % 1,35
Zerrendei emandakoak 1.016 % 98,25 1.066 % 96,38
Boto zuriak 13 % 1,25 25 % 2,26
Hautagaitza Botoak   Botoak  
EH Bildu 330 % 32,07 297 % 27,22
Geroa Bai 243 % 23,62 230 % 21,08
NA+ 228 % 22,16 251 % 23,01
PSN-PSOE 152 % 14,77 92 % 8,43
Ahal dugu 36 % 3,50 148 % 13,57
I-E 22 % 2,02 15 % 1,46
Vox     4 % 0,39
UpyD     3 % 0,27


Babesa handituz eutsi dio alkatetzari EH Bilduk Irurtzunen, 718 boto (% 71,44), duela lau urte baino 181 boto gehiago (% 33,71). Navarra Sumak 250 boto (% 24,88) eskuratu ditu, UPNk eta PPk aurreko deialdian baino 82 gehiago (% 48,8). 2015ean independeteak (4 zinegotzi) eta PSN ere aurkeztu ziren udalera. Bien artean 369 boto eskuratu zituzten, haietako gehienak aurkeztu diren bi hautagaitzen artean banatu dituzte, eta gelditzen diren 106 botoak ia abstentzioaren pareko kopurua da. Izan ere, boto ematera joan ez ziren irurtzundarren kopurua 5,41 puntu igo zen; beraz, % 65,28an gelditu zen parte-hartzea. Baliorik gabeko botoak 27 izan ziren (17 gehiago, % 170). Boto txuriak, berriz, 37 izan ziren (3 gutxiago, % 7,5).

Udalaren osaera
Euskal Herria Bildu
1. Aitor Larraza Carrera
2. Agurtzane Garijo Peralta
3. Eduardo Murugarren Frances
4. Ana Balda San Juan
5. Joseba Royo Garcia
6. Ana Maria Santander Lizaso
7. Antonio Nicolas Ollakarizketa Elizondo
8. Naiara Garcia Royo

Navarra Suma
1. Domingo Goñi Sarasola
2. Luis Enrique De la Calle Moreno
3. Enrique Tenorio Ruiz


Parlamentua
Nafarroako ganbera berritzeko hauteskundeetan EH Bildu izan da irurtzundarren boto gehien jaso dituen hautagaitza, 330 (% 32, 07), 2015ean baino 33 gehiago (% 11,11). Bigarren aukera Geroa Bai izan zen 243 botorekin (% 23,62), 13 boto gehiago (% 5,65). Navarra Sumak irurtzundarren 228 boto(% 22,16) jaso ditu, koalizioa osatzen duten hiru alderdiek 2015ean banaka aurkeztuta baino 23 boto gutxiago. 60 boto gehiago (% 65,22) lortuta, PSNk 152 boto eskuratu ditu Irurtzunen (% 14,77). Ahal Duguren aldeko botoak 36 izan ziren (% 3,5), 112 gutxiago (% 75,68). I-Ek, berriz, 15 boto jaso ditu (% 1,46), 7 gutxiago (% 31,82). Azkenik, Vox-endako 4 boto izan dira (% 0,39). Aldaketaren gobernuari eutsi dion laukoak 624 boto eskuratu zituen Irurtzunen, 2015ean baino 73 gutxiago (% 10,47). Abstentzioa 4,55 puntu handitu zen, parte-hartzea % 66,2koa izan zen. Baliorik gabeko 5 boto zenbatu zituzten (10 gutxiago, % 66,66). Boto txuriak, berriz, 13 izan ziren (12 gutxiago, % 48).

Europa
Bruselako ganbera berritzeko hauteskundeetan ere irurtzundar gehienek EH Bilduren alde egin zuten: 317 boto (% 31,7), 2014an koalizioa kide zuen Herriek Erabaki hautagaitzak baino 50 boto gehiago (% 19,72). Alderdi sozialistarendako botoak nabarmen igo ziren, 166 gehiago (% 263,49), 229 boto jasoz (% 22,9). Geroa Bairendako 139 boto izan ziren (% 13,9). PPrendako 106 boto izan ziren (% 10,6), 19 gutxiago (% 15,2). Ahal Duguk 103 boto jaso zituen (% 10,3), 66 boto gehiago (% 178,38). Ciudadanosendako 28 boto izan dira Irurtzunen (% 2,8),25 gehiago (% 833,33). Azkenik, VOXendako 17 boto izan dira (% 1,7), 16 boto gehiago (% 1600). Parte-hartzea 22,9 puntu igo da, % 64,74. Baliogabeko botoak 17 izan ziren (7 gehiago, % 70). Boto txuriak 26 izan ziren (9 gehiago, % 52,94).

Gertutik
“Gazteendako etxebizitza sortu nahi genuke”

Aitor Larraza Carrera igandeko emaitzekin “oso kontentu” daudela azaldu digu: “herriak berretsi du lau urte hauetan egin dugun kudeaketa”. Udala nola antolatu hurrengo egunetan zehaztuko dute, baina parte-hartze dinamika bera mantenduko dute. Lehentasunez galdetuta, kamineroen gunearen urbanizazioa aipatu du lehenik Larrazak: “gazteendako etxebizitzak sortu nahi genituzke”. 0 eta 3 urte arteko umeak hartuko lituzkeen haur eskola egin nahi dute, irurtzundarrak txikiak Zuastira edo Jauntsaratsera ez eramateko. Lehentasunen artean ere saihesbidea dago, industrialdearekin kamioi trafikoa handituko baita. Eta horri lotuta Iruñerako norabidean autopistarako irteera ere nahiko luke Larrazak. Sakana Eskualde bihurtzearekin ados daude Irurtzungo EH Bildun. Bitartean, garagartzaroaren 14an igerilekuak zabaltzeko buru belarri lanean ari dira udalean. Aurten, gainera, erabiltzaileek aldagelak mustuko dituzte.

Informazio gehiago hemen.

Erlazionatuak

"Parte-hartze dinamika bera mantenduko dugu"

Irurtzun

EH Bilduko Aitor Larraza Carrera Irurtzungo alkate izaten segituko du. Igandeko emaitzen balorazioa eta aurrera begira dituzten asmoen berri eman d...