Xota Espainiako Kopako azken fasera sailkatu da

Guaixe 2019ko eka. 5a, 11:40

Gazteen Ohorezko Mailako Espainiako Kopako final zortzirenean Osasuna Xotak Tenerifeko Iberia Toscal taldea hartu zuen mendean (7 eta 4)

Nafarroako Gazteen Ohorezko mailako 3. mailako liga irabazi eta gero, Gazteen Ohorezko Mailako Espainiako Kopari ekin zion Osasuna Xotak. Hain zuzen ere, Espainiako Kopako final zortzirenak jokatu zituen talde irurtzundarrak larunbatean etxean, Atakondoa kiroldegian, eta bikain aritu zen Osasuna Xota, Tenerifeko Iberia Toscal taldeari 7 eta 4 irabazi baitzion partida ikusgarrian. Horrela, asteburuan, ekainaren 7tik 9ra Las Rozasen jokatuko den Espainiako Kopako azken faserako sailkatu da Irurtzungo taldea.