Irurtzunen, finalerdiak jokoan

Guaixe 2019ko eka. 6a, 12:17

Ongay eta Bergera ostiralean ariko dira Iriarteren eta Sarasaren kontra.

XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketako eta Emakumezkoen I. Domingo Nagore Memorialeko finalerdiak jokatuko dira ostiralean eta astelehenean

Irurtzungo pilota txapelketa azken txanpara heldu da. Aurreko astean jokatu ziren gizonezkoen XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketako final laurdenak eta finalerdi bat, eta asteburu honetan gainontzeko finalerdien txanda izanen da. Emakumezkoen I. Domingo Nagore Memorialean, aurreko asteburuan finalerdi bat erabaki zen eta ostiralean bigarrena jokatuko da. Jakina denez, pilotari amateur eta afizionatu onenak lehiatzen ari dira txapelketa honetan, eta finalak Irurtzungo Trinitate festetan jokatuko dira, ekainaren 15ean.


Asteburuko partidak
Ostiralean, 18:30ean, Irurtzunen
-Emakumezkoen I. Domingo Nagore Memoriala. Finalerdia:
Olatz Ruiz de Larremendi / Iera Agirreren

-Gizonezkoen XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketa. Finalerdiak:
Promesak: Osa-Odriozola / Olaetxea-Apezetxea
Seniorrak: Ongay-Bergera / Iriarte-Sarasa

Astelehenean, 20:00etan, Irurtzunen
-Gizonezkoen XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketa. Finalerdia:
Seniorrak: Astiz-Peñas / Uribe-Arbizu