Idazlearekin solasaldia

Guaixe 2019ko eka. 10a, 12:01
Irurtzungo irakurle taldea Beatriz Catero idazlearekin. UTZITAKOA

Irurtzungo irakurle taldeak Beatriz Cantero idazlearekin solasaldia egin zuen ekainaren 6an. 'Los niños bomba' liburuaren inguruan hitz egin zuten irakurle irurtzundarrek idazlearekin

Ikasturte amaierarekin irakurle taldeak idazleekin solasaldiak egiten ari dira. Duela gutxi Jon Arretxe Altsasuko irakurleekin egon zen eta aurreko astean, 6an, Beatriz Cantero Irurtzungo liburutegian izan zen. Los niños bomba Canteroren liburua izan zuten mintzagai.