Kirol-trinitatea

Guaixe 2019ko eka. 14a, 14:01
Jendea Ergako Trinitatean.

Asteburuko ospakizunetan kirolak protagonismo handia izanen du.

Trinitate festak ospatuko dituzte irurtzundarrek asteburuan. Biharko festa egitarauan kirolak presentzia handia du. Hiru kirol ekitaldi daude antolatuta. Goiztiarrena Ergako ermitara korrika igotzearena izanen da. Eguerdi partea Aizpea euskara taldeak kirola eta euskara uztartzeko gonbidapena egina du plazan. Eta, arratsaldean, pilota txapelketako finalak jokatuko dira. Dena ez da kirola izanen eta parrandarako tartea ere utzi dute irurtzundarrek. Igande goizean berriz, imoztarrak, guliarrak, arakildarrak eta irurtzundarrak Trinitate ermitan bat eginen dute, urteroko erromerian.

Irurtzunen joan den mendeko 60ko hamarkadara arte festak San Martin egunarekin batera ospatzen zituzten. Eguraldi txarragatik eta gizartearen aldaketagatik Trinitate egunera aldatu zituzten. Gazteen ikasketak eta bestelako arrazoiengatik garilera aldatu zituzten.

Egitaraua
Garagartzaroa 14, ostirala
20:00etan Ametza, Amati eta Irurtzun abesbatzen kontzertua, San Martin elizan.

Garagartzaroa 15, larunbata
09:30ean VI. Ergako Trinitatera erlojupeko igoera, Aska plazatik. Guan taldeak antolatuta.
12:30etik 14:00etara Kirola euskaraz, Foru plazan. Aizpea euskara taldeak antolatuta.
14:30ean Herri bazkaria, Barazki-gunean.
17:00etan Kalejira elektro-txarangarekin, Barazki-gunetik hasita.
17:30ean XXVII. Irurtzungo pilota txapelketako finala eta Domingo Nagoreren omenezko I. emakumezkoen txapelketa, Bi Aizpe pilotalekuan.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Modestorekin.
22:30ean Kontzertuak Larrazpin: Lubaki, Illuntzean eta RPG7.

Garagartzaroa 16, igandea
11:00etan Erromeria Ergako Trinitatean.