Txupinazoa botatzeko bi hautagai

Guaixe 2019ko eka. 19a, 10:30

Irurtzungo festen hasierako etxajua pizteko bi proposamen daude eta irurtzundarrek euren botoekinohorea zeini eman erabaki beharko dute: Iratxo mendi taldeari edo Pablo Burgiri. Sakelekoetako Irurtzun aplikazioaren bidez, www.irurtzun.eus web orriaren bidez edo udaletxean eman daiteke botoa.