Iratxo Botxa Txapelketa bihar erabakiko da

Guaixe 2019ko eka. 21a, 10:34

Irurtzungo Iratxo Elkarteak antolatutako Botxa Txapelketako finalerdiak gaur, ostiralean jokatuko dira eta finalak bihar, larunbatean

Maiatzaren 25ean hasi zen Iratxo Botxa Txapelketa, Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategian. Aurten 3 kidez osatutako 7 taldek hartu dute parte petanka antzeko joko tradizionalean, eta ligaxka ederra jokatu eta gero, asteburu honetan finalerdiak eta finalak egongo dira jokoan. Beraz, Iratxo elkarteko botxategian ez da girorik faltako.

Gaur, ostiralean, finalerdiak jokatuko dira. Batetik, Migel-Txutxurrin-Edurne botxalariek osatutako taldeak AHTrik ez taldea izango du aurkari, eta, bestetik, Tximeleta taldea Desesperados taldearen kontra ariko da. Bihar, larunbatean, 19:30etik aurrera galtzaileek 3. eta 4. postuak zehazteko partida jokatuko dute eta irabazleek final handia. Ondoren sari banaketa izanen da.

7 taldeak
Honakoak dira Iratxo Botxa Txapelketan parte hartu duten taldeak: AHT-rik ez (Mikel, Florentino, Iñaki), Tximeleta (Pakita, Alizia, Josune), Desesperados (Txeli, Tere, Mari Juanito), Migel-Txutxurrin-Edurne, Zapa-Alfredo-Joxean, Lirainak (Santos-Julen-Marian) eta Iker-Joana-Eneko.


Iratxo Botxa Txapelketa
Finalerdiak, gaur, ostiralean
19:00etan    Migel-Txutxurrin-Edurne / AHTrik ez
20:15ean    Tximeleta / Desesperados

Finalak, larunbatean
19:00etan    3. eta 4. postuak
20:30ean    Finala
Ondoren    Sari banaketa