Burgik piztuko du festen hasierako etxajua

Guaixe 2019ko eka. 28a, 09:09
Pablo Burgi.

Botoa eman dutenen % 86k Pablo Burgiren alde egin dute eta gainontzeko % 14 Iratxo mendi taldearen alde.

Irurtzungo festak garilaren 17an hasiko dira. Bost eguneko festei hasiera emanen dien etxajua Pablo Burgik piztuko du. Hala erabaki dute irurtzundarrek parte-hartze prozesu baten ondoren. Horrela, “Irurtzunen jarduerak egiteko erakutsitako prestutasuna eta emandako laguntza” aitortuko diote. Bozketan guztira 148 irurtzundarrek parte hartu zuten. Haietako 127k, % 86, Burgiren alde egin zuten. Iratxo mendi taldearen aldeko 21 boto izan ziren, % 14.

Estreinakoz, Irurtzungo Udalak parte-hartze prozesua martxan jarri zuen festetako hasierako etxajua zeinek piztuko duen erabakitzeko. Irurtzundarren sei proposamenak Kultur Kontseiluan aztertu ondoren bi izan ziren hautagaiak, Burgi bera eta Iratxo mendi taldea, Sakanako Ibilaldi Handia mendi probaren antolatzen emandako 30 urteengatik.