Mikel Lasarte, txapeldunordea

Guaixe 2019ko uzt. 10a, 11:16
Mikel Lasartek egindako lanak.

XXI. San Fermin Motozerrako Txapelketan bigarrena sailkatu zen Sakanako Harrijasotzaile eskolako arduraduna, Juan Asin txapeldunaren atzetik

Asteartean San Fermin Herri Kirol Jaialdien barruan XXI. San Fermin Motozerrako Txapelketa jokatu zen. Hiru partaide izan zituen txapelketak: Sakanako Harrijasotze Eskolako arduradun Mikel Lasarte, Irurtzungo bizilaguna, Arostegiko Peio Kañamares eta Azkoiengo Jan Asin. 30 minutuko bi txanda izan zituzten, eta txanda bakoitzean irudi bat egin behar zuten. Iruñeko Arte Eskolako ikasleek osatu zuten epaimahaia, eta euren ustetanJuan Asinek egindako lanak -enborretik tximeleta ederrak atera zituen– izan ziren onenak. Txapeldunordea Mikel Lasarte izan zen eta hirugarren postuan Peio Kañamares sailkatu zen.