Burgik piztuko du festa

Guaixe 2019ko uzt. 17a, 11:01

Buruhandien aurrean korrika egiteko aukera izanen da atzera ere.

Bozketa bidez irurtzundarrek erabaki zuten etxajua Pablo Burgik piztea, eta halaxe eginen du gaur.

Irurtzundarren festa egitarauan bigarren data, nabarmenena, heldu da: herriko festen garaia. Heldu den asteazkenean hasi eta igandera arte izanen dira ospakizunak Irurtzunen. Udalak prestatutako egitarauan 58 jarduera aurreikusi dira. Haietako asko Foru eta Gernika plazetan dira. Musika, erraldoi eta buruhandien konpartsaren bi irteerak eta beste asko dira egitaraua osatzen dutenak. Horren osagarri gazteek Barazki Gunean antolatutako egitaraua dago. Guztira 49.000 euroko aurrekontua dute festek.

Egitaraua
Garilak 17, asteazkena
17:00etan Kartelen erakusketa: Irurtzungo Festak 2019. Udaletxeko bilkura aretoan.
17:30ean Zapiak eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren liburua emango zaizkie 2018. urtean jaiotako haurrei.
18:00etan Festak iragartzeko txupinazoa. Kalejirak eta emanaldiak, Erraldoi eta Buruhandien konpartsa, gaitero, Orritz dantza taldea eta EZK txarangaren eskutik.
20:00etan Orritz dantza taldearen emanaldia.
21:00etan Dantzaldia, EZK txarangak alaituta.
21:45ean Jauziak

22:00etan Larrain dantza.
22:30ean Zezensuzkoa. Kultur etxean hasi, eta Gernika parkean despedituko da.
00:00etatik 04:00etara Dantzaldia Trikidantz taldearekin.

Garilak 18, osteguna
10:00etan Dianak.

11:00etatik 12:30era Haurrendako margotze lehiaketa, plazan. (Materiala antolatzaileek jarriko dute) .
11:30ean Helduendako herri joko eta jolasak, Gernika plazan.
Izen-ematea han).
11:30etatik 13:30era Haurrendako Parke Handia (ludoteka, eko-txikiak, puzgarriak, garbitzeko
makina, futbolinak, airezko mahaiak...).
12:45ean Bermut-kontzertua: Los Cazahuates mariatxia. Gernika plazan.
17:00etan Pintacaras (Irurtzungo Pintura Gela), Foru plazan.
17:00etatik 20:00etara Haurrendako Parke Handia (ludoteka, eko-txikiak, puzgarriak, garbitzeko
makina, futbolinak, airezko mahaiak...)
18:30ean Herri Kirolak, Gernika plazan.
19:30ean Haurrendako txokolate-jana (zeliakoendako ere bai), Foru plazan.
20:30ean, 15 urte Dantzan, Xaiborren eskutik.
22:00etan Larrain dantza.
22:30ean Zezensuzkoa. Kultur etxean hasi eta Gernika parkean despedituko da.
00:00etan La que hemos liado, Bocabeats Komedia. Umorezko ikuskizuna.
01:30etik 03:00etara Disko-festa gazteendako, Xaibor disko-jartzailearen eskutik.

Garilak 19, ostirala
10:00etan Dianak.
11:30ean Erraldoi eta buruhandien konpartsa.
14:00etan Kalderete lehiaketaren epaia. Izen ematea 13:00ak arte, estalopean.
14:30ean Kaldereten bazkaria

17:00etan Bazkalondoa, kalejira eta kale-animazioa Rock Kalean bandarekin.
18:00etan Bordetxe eta bere animaliak, Gernika plazan.
19:00etan Afizionatuen eskuzko pilota jaialdia.
19:00etan Erremontista profesionalen Jaialdia. (Nafarroako Foru Komunitateko XIV.
Torneoko Kanporaketa). Sarrera librea.
20:00etan Dantzaldia Primera Plana taldearekin.
22:00etan Larrain dantza.
22:30ean Zezensuzkoa. Kultur etxean hasi, eta Gernika parkean despedituko da.
22:45etik 01:30era Bokata autogestionatua eta Gazte Gaua musikarekin, Gernika plazan.
00:30etik 03:00etara Dantzaldia Primera Plana taldearekin.

Garilak 20, larunbata
10:00etan Dianak.

12:00etan Egun on sikiera, Zirika Zirkus taldearekin. (Euskaraz. Herritar guztiendako), Foru plazan.
13:00etan Bermut kontzertua: D ́Capricho taldea. Kubako musika Euskal Herrian, Foru, plazan.
4:30ean Jubilatuen bazkaria. Ondoren, dantzaldia.
17:00etatik 19:00etara Haur eta familiendako parkea:
irziklatutako jokoak eta zurezko jokoen
trena, Gernika plazan.
18:30ean Afzionatuen eskuzko pilota lehiaketa.
18:30ean Eskorga-kronoeskalada. Bi kategoria: 10 eta 14 urte artekoak eta 15 urtetik gorakoak.
20:30ean Festamentua. Tio Teronen Semeak. Euskal dantza eta umorea elkartzen dituen ikuskizuna, Foru plazan.
22:00etan Larrain dantza.
22:30ean Zezensuzkoa. Kultur etxean hasi eta Gernika parkean despedituko da.
23:00etan Larrazpitek, dj-ak .
00:30etik 04:30era Oihan Vegaren Disko Festa.

Garilak 21, igandea
10:00etan Dianak.

11:15ean Erraldoi eta buruhandien konpartsen elkarketa. Los Arcos eta Irurtzun.
14:00etan Erraldoi eta buruhandien konpartsaren agurra.
18:00etan Irurtzungo dantzari txikien eskolaren emanaldia, plazan.
19:00etan Kale-ikuskizuna: Amico On The Beach, Amico Teatroren eskutik, Foru plazan.
20:00etan Dantzaldia Kresala taldearekin.
22:00etan Larrain dantza.
22:30ean Zezensuzkoa. Kultur etxean hasi eta Gernika parkean despedituko da.
23:30etik 01:30era Dantzaldia Kresala taldearekin.
01:30ean Hau pena nik!


Barazki Guneko egitaraua
Garilak 17, asteazkena
13:00etan Barazki Gunearen irekiera txalaparta eta trikitixarekin.

Garilak 18, osteguna
14:30ean Gazte bazkaria, ondoren bingoa.
16:30ean Koadrilen kalejira BarazkiGurdiarekin, bajeraz bajera.
                Erronda bitartean IX. Txapel jaurtiketa lehiaketa.
19:00etan Ginkana.
23:00etan Kontzertuak: Txartoak eta lagunak eta Smog.

Garilak 19, ostirala
14:30ean Gazteok ere kalderetetara!
19:00etan Karaokea.
23:00etan Kontzertuak: Zakil, Streetwise eta Marianitoz Blai.

Garilak 20, larunbata
18:30ean Gazteok ere krono-igoerara.
19:00etan Elektrotxaranga, Larrazpitik hasita.
22:30ean Herri-afaria, Etxerat-ek antolatuta.
24:00etan Kontzertuak: Kiripunk, Baxtardix, Iluntzean eta Iruñerria Jamaika Clash.

Garilak 21, igandea. Peluka festa
22:30ean Afari autogestionatua, Barazki Gunean. Jatekoak eraman, edatekoak gunearen kontura.