Ekitaldi jendetsuekin despeditu ziren Irurtzungo festak. Eguerdi partean erraldoien eta buruhandien konpartsak txikiak erakarri zituen. Cortesgo konpartsarekin batera ibili ziren herrian barna eta plazan dantzaldia eskainiz despeditu ziren, San Martin festetaraino. Festetako aurreko bi irteeratan ez bezala, igandean konpartsako lau erraldoiak atera ziren kalera. Hala ere, konpartsako kideek jendea haiekin bat egitera animatu zuten, erraldoi eta buruhandiek euren egitekoa, ilusioa banatzea, segitzen egiteko. Larunbatean eskorga lehiaketak jendetza erakarri zuen atzera ere. Parte-hartzaileen artean, hirugarren urtez Biarnoko Laas herrikoak izan ziren, bi herrietako eskorga lehiaketak 2017an senidetu baitziren. 23. edizioan 10 bikote neurtu ziren.
23. edizioa zuena ere ostiralean izan zen kalderete txapelketa izan zen. Erga Larreak elkartutako gastronomia lehiaketan 11 eltzeko prestatu ziren. Epaileek lehen saria Jon Zunzarreni eta Mikel Pilarri eman zioten. Eneko Zunzarrenek bigarren saria eskuratu zuten eta Los Pancetas kuadrilarendako izan zen hirugarren saria.